D'ELIKATUZ BIZI, Ordiziako D’elikatuz, Elikadura eta Gastronomia zentroaren proiektua da. D’elikatuzek 2005eko martxoan ireki zituen bere ateak lehenengoz Elikadura osasunari eta ahogozoari tarte bat eskaini asmoz. Herritarrengan elikadurari eta gastronomiari buruzko interesa piztea, gai horiei buruzko ezagutza areagotzea eta elikadura osasungarria sustatzeko jarduerak antolatzea, horra bere egitekoak. Helburu hauei bide eman asmoz sortu zuen 2006an D’ELIKATUZ BIZI programa.
Ordiziako D´elikatuz Elikadura eta Gastronomia guneak urtero bultzatzen duen D´ELIKATUZ BIZI kanpainaren ekimen hauek gipuzkoarrek elikadura osasungarriaren inguruan duten sentsibilizazio eta formazioan laguntzea dute helburu.