idioma: euskara idioma: castellano
 
sukaldaritza osasungarria ikastaroa
elikadura jokabidearen gorabeherei buruzko jardunaldiak
ikerkuntza
 D'ELIKATUZ BIZI gida
 
burua1 burua2 burua3
burua4 burua5 azala zer da D'ELIKATUZ BIZI argitalpenak izen emateak
burua7 burua8 burua9
  nutricion y gastronomia curso de cocina saludable en 5 centros de Gipuzkoa  
 
 

D'ELIKATUZ BIZI 2007 IKERKETA LANA: Elikadura-Jokabideak, osasun mentala eta hazkuntza-estiloak Gipuzkoako Nerabeetan.

Gipuzkoako 12 eta 18 urte arteko nerabeen artean eginiko ikerketaren ondorioak biltzen ditu :alkohol eta droga kontsumoa, Elikadura jokabideen desorekak jasateko arriskua, Gorputz Irudiagatik ardura, autoestimu baxua, gaixotze-tasa psikiatrikoa (barne-herstura eta insomnioa, disfuntzio soziala, depresio larria), amarekiko lotura, aitarekiko lotura ...

Ikerketa ondorengo ataletan oinarritu da:
· Elikadura jokabidearen desorekak jasateko arriskuan dauden nerabeak.
· Osasun mentala, autoestimua eta gurasoen hazkuntza-estiloak.
· Heziketa pautak eta janariarekiko jarrera, gorputz eskema, osasun mentala, alexitimia eta autoestimuaren arteko erlazioa.

 
Ikerketa-taldea:
.: Alberto Espina Eizaguirre
Psikiatra, Psikoterapeuta. Psikoterapiako eta Familia-azterketako zentroa. Malaga. Psikoterapia Dinamiko eta Sistemikoko Euskal Elkartea.

.: Iñigo Ochoa de Alda Martínez de Apellániz
Psikologia. Psikoterapeuta. Psikoterapiako eta Familia-azterketako zentroa. Donostia.
Psikoterapia Dinamiko eta Sistemikoko Euskal Elkartea.

.: María Asunción Ortego Sáenz de Cabezón
Psikologoa, Psikoterapeuta. Psikoterapiako eta Familia-azterketako zentroa. Malaga.
Psikoterapia Dinamiko eta Sistemikoko Euskal Elkartea.


Buruturiko ikerketa lanen argitalpena:
.: 2007ko argitalpena argitaratu da (2007ko Abendua): Elikadura-Jokabideak, osasun mentala eta hazkuntza-estiloak Gipuzkoako Nerabeetan.

.: 2006ko argitalpena (2006ko Abendua): Elikadura-jokabideen arazoak, Obesitatea, Dietetika eta Elikadura eta Gorputzari buruzko Iritzia Gipuzkoan Eskuliburua.

Argitalpenen bat eskuratu nahi izanez gero hona hemen informazioa.

1. Doan emailez. (PDF artxiboa)
2. Postaz zure etxean 11,50 € + bidalketa gastuak ordainduaz.

Eskaera egiteko idatzi ezazu hurrengo helbidera: delikatuz@ordizia.org


 
http://www.delikatuz.com http://www.ordizia.org http://www.gipuzkoa.net/kirolak/ http://www.kutxasocial.net http://www.eroski.es/eu